Eduki publikatzailea
Atzealdea

UDA 2021 - EKINTZAK

Begirale izateko baldintzak:

2021·05·30


DEIALDIA

Bidania-Goiazko Udalak 2021. urteko udalekuak antolatzeko BEGIRALEak behar ditu, udako ekintzetan 3tik 14 urteko gazteentzat.

Udalekuak uztailaren 5etik 31 arte izango dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Egutegia egungo osasun egoera dela eta, aldatu daiteke.

 

Hautaketa egiteko garaian honako baldintza hauek izango dira kontutan:

  - 18 urte beteta edukitzea.

  - BALORAZIO IRIZPIDEAK ETA PUNTUAZIOA:

      1. Euskara egoki menperatzea. PL 2a gutxienez izatea. Honela ez bada burutuko den elkarrizketan frogatu beharko du menperatze maila.

      2. Herriaren ezagutza baloratuko da.
           - 2 puntu gehienez. Elkarrizketa bidez baloratuko da.

      3. Begirale ikasketak edota hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak.
           - Begirale ikastaroa izatea: 2 puntu
           - Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak: 2¡1 puntu

      4- Eskarmentua izatea.
           - Udaleku ekitaldi bakoitzeko puntu bat. Gehienez 5 puntu

 

Izena emateko epea: ekainaren 18 arte Udaletxeko idazkaritzan.