Eduki publikatzailea
Atzealdea

UDA PASA 2020

Uztailean zehar herriko haur eta gaztetxoentzako ekintza desberdinak antolatuko dira.

2020·06·16


Bidania-Goiazko Udalak 2020. urteko udalekuak bertan behera uzteko erabakia hartu ondoren, uztailean zehar herriko haur eta gaztetxoentzako ekintza desberdinak antolatzea erabaki du.

Horretarako ere laguntzaileak behar dira eta Udalak kontraratuko ditu.

Beraz, 18 urte beteta badituzu eta uda giroan ekintzak antolatu eta aurrera eramateko interesik baduzu, izena eman dezakezu ekainaren 19 arte udaletxeko bulegoan edo udala@bidania-goiatz.eus korreora idatziz.