Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren inguruko erabakia salatuz.

.

2020·05·13


Nik, AGURTZANE ZELAIA ARANDIA alkate naizenak maiatzaren 12an Diputatuen Kontseiluak onartutako Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren (arrerantzean UFFF) inguruko erabakia salatu nahi dut.

Covid 19aren krisian ere, udalek lehen mailako erantzuna eman dugu. Ez dugu onartzen aldebakarrez harturiko erabaki hau eta irtenbidea adostea proposatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari. Honen aurrean honako proposamena egiten diot Gipuzkoako Foru Aldundiari:

  1. Atzera bota dezala UFFF bueltatzeko onarturiko erabakia.
  2. 2020ko aurrekontu aurreikuspenak bere horretan manten ditzala udalentzat.
  3. Zerga bilketaren jaitsieraren ondorioz, UFFFaren beherakada itzultzeko hiru urteko epealdia ezartzea 2021ean hasita, inongo interesik gabe.
  4. Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioiko dirulaguntza bat bidera dezala udaletara Covid 19ko krisiak sorturiko gainkostuak arintzeko asmoz.

 

Bidania-Goiatzen, 2020ko maiatzaren 13an