Eduki publikatzailea
Atzealdea

Urola Erdiko Mankomunitatearen oharra COVID-19ak eragindako aldaketen inguruan

Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak egin ditu hondakinen bilketan COVID-19 Koronabirusak sortu duen alarma-egoerak eraginda; hauek dira aldaketak:

2020·03·24


  • Sarbide-kontrol osoa kendu du Mankomunitateko herri guztietan:  Aizarnazabalgo ekarpen guneetan; Azpeitiko edukiontzietan eta ekarpen guneetan; Beizamako ekarpen guneetan; Bidania-Goiatzeko ekarpen guneetan; eta Zestoako ekarpen guneetan. Ondorioz, herritarrek ez dute txartelik erabili beharko ekarpen guneetara sartzeko edo hondakinak gaika uzteko, hau da, irekita egongo dira aldi oro.
  • Bolumen handikoen atez ateko bilketa bertan behera geratu da egoera normaldu arte: ezin da egoera honetan bolumen handiko bilketa egitera etxez etxe ibili; kutsatzeko arriskua handituko baigenuke.
  • Poltsa konpostagarriak ohiko moduan banatzen dira, baina gune batzuetako dendak itxi direnez, hauek dira herri bakoitzean banatzen diren dendak:
    • Azpeitian: Inar optika (Jose de Artetxe kalea), Itzira janari-denda (Harzubia 24), eta Urrestillako estankoa (Kalebarrena 2, Urrestilla).
    • Azkoitian: Lujan liburu eta prentsa denda (Santa Klara kalea 41, 3.)
    • Zestoan: Unide Janari-denda (Gurutze kalea 3), Errasti Elorza Coviran janari-denda (Gesalaga kalea 6-8), Miantxa janari-denda (Gesalaga kalea 5); eta Ainara ileapaindegia (Narkis Balentziaga 2, Arroa behea)
  • Azkoitiko garbigunea itxita egongo da.
  • Aurrez aurreko harrera zerbitzua bertan behera geratzen da, herritarrek ezin dutelako bulegora etorri, eta ezin delako bermatu kutsadurarik gabe harrera egitea bertan. Edozein zalantza edo arazo izanez gero erabili bide hauek: telefonoa 943857319; e-posta ueue@urolaerdia.eus; zerbitzu telematikoak https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=599&hizkuntza=EU

 

  • Honela kudeatu behar ditu hondakinak COVID-19 berretsitako kasurik bada edo berrogeialdian bada:
    • Urola Erdiko Mankomunitatera deitu: 943857319, arreta jarraitua izango du goizeko 9etatik arratsaldeko 20etara; edo ueue@urolaerdia.eus e-posta helbidera. Telefonoz edo idatziz emandako aholku eta aginduak zorrotz bete.
    • Hondakinak ez dituzte bereizi behar: guztia poltsa batean sartu eta errefusaren edukiontzira bota behar dituzte latexko eskularruekin babestuta, guztia hiru poltsetan sartuta (bata bestearen barnean), telefonoz aipatutako modua zorrotz beteta.
    • Zestoan, atez ateko bilketan honakoa egin beharko dute:
      • Mankomunitateak adieraziko dio nola sartu behar dituen hondakinak poltsetan (3 poltsetan, bata bestearen barruan, sartu behar dituzte hondakinak); lan-moldea aldatu egingo da etxebizitzako norbait etxetik atera badaiteke edo laguntzarik badute; etxetik ezin atera badaude eta laguntzarik ez badute hau da egin beharrekoa:
        • Mankomunitatea harremanetan jarriko da herritarrarekin telefonoz hondakinak prest izateko eta atarian kuboa duela esateko
        • Mankomunitateko biltzailak joango dira arratsaldeko 20etan etxera eta kuboa jarriko die etxe atarian tapa irekita, atzeratu eta adieraziko die hondakinak kuboan sartzeko
        • Herritarrak ezingo du kuboa ukitu eta latexko eskularruak jantzita izango ditu
        • Biltzaileek kuboa erretiratuko dute.

 

Gainerako zerbitzu guztiak bere horretan daude: hondakinak ohiko moduan bilduko dira.

Urola Erdiko Mankomunitateak dei egiten die herritarrei osasun arloko aholkuak zorrotz betetzeko, eta hondakinak gaika uzterakoan babes neurriak hartzeko: latexko eskularruak erabiltzea edota ondoren eskuak behar bezala garbitzea.

Urola Erdiko Mankomunitatea.