Eduki publikatzailea
Atzealdea

Urte askoan Juanita!

Gaurko egunez jaio zen Juanita Kerejeta Etxeberria herritarra, duela 100 urte.

2022·12·25


100 urte bete ditu Juanita Kerejeta Etxeberria bidaniarrak gaur. 1922ko abenduaren 25ean jaio zen Juanita Kerejeta Etxeberria Aldabako Urdaneta baserrian. 1960. urtean Bidaniako Apako baserrira ezkondu zen eta bertan bizi da egun.

Gaurko egun handia ederki ospatu du bere seme-alaba eta familiarekin. Bazkaldu aurretik Agurtzane Zelaia alkateak eta Joxe Erramun Goikoetxea zinegotziak herri guztiaren izenean zoriondu eta lore sorta oparitu diote.

Ahal duzun eta ondoen ospatu zure eguna Juanita!