Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZURE ETORKIZUNA BIDANIA-GOIATZEN ERAIKI NAHI AL DUZU?

Hemen informazio guztia.

2021·07·24


(LE SIGUE LA VERSION EN CASTELLANO)

 

Bidania-Goiatzen azken etxebizitzak eraiki zirenetik urte mordoxka pasa da. Etxebizitza haiei esker, herriko familia askok bertan bizitzen jarraitzeko aukera izan zuten eta honek, urte hauetan zehar, zerbitzu asko martxan edukitzen lagundu digu, esaterako eskola. Baina, azken bolada honetan, herriko gazte askok beste herrietara bizitzera joateko hautua egin behar izan dute, etxebizitza eskaintza eskasia dela eta. Egoera hau ikusi eta konponbidea eman beharra zegoela iritzita, Bidania-Goiazko udala azken urtebetean etxebizitzen gaia gogotsu lantzen aritu da.

Horrelako proiektu bati aurre egiteko, Bidania-Goiazko udalak osotasunean berea zuen lur eremu egokirik ez eta herriko Plan Orokorrean etxebizitzak eraikitzeko zehaztutako eremuak aztertu ondoren, Kalegoena izenez identifikatua dagoen eremua lantzen hasi zen. Hasiera batean lantzeko eremu errazena ez bazen ere, Kalegoena eremua lur jabe ezberdinez osatua bait zegoen, herriarentzat eta herritarrentzat eremu egokiena eta estrategikoena hori zela ikusita, eremu horren lanketari lehentasuna eman zion. Lur jabeekin egindako hainbat bileren ondoren, guztien adostasuna lortuta, Bidania-Goiazko udalak Kalegoenako eremuaren kudeaketa osoa bereganatu du. Honek, etorkizunean eman beharreko pausu asko erraztuko ditu. Honetan, Bidania-Goiazko udalak 306.500€-ko inbertsioa egingo du; 131.500€ lurrak erosten eta 175.000€ eremuan eraikiko diren etorkizuneko lokalen truke.

 

 

Bidania-Goiazko udalak, arkitekto eta abokatu enpresa bat kontratatu du, elkarlanean, proiektua aurrera ateratzeko. Beraiekin, alde batetik, eraikina eraiki ahal izateko Plan Partzialaren egokitzapenari ekin zaio, aurtengo urtean onartuko dena, eta bestetik, etxebizitza tipologiaren azterketa eta Kalegoenako eraikinaren aurreproiektua bere osotasunean landu ditu. Honetan, Bidania-Goiazko udalak 42.000 €-ko inbertsioa egin du ondorengo lanak ordainduz: plan berezia, errepartzelazioa eta aurretiko azterketa-plana.


 

Orain arteko lanketak laburki zein izan diren azaldu ondoren, emango diren hurrengo pausuak zein izango diren azalduko dugu. Pausu horiek, 2 helburutan bananduko dira:

  1. Etxebizitza eraikitzaile ezberdinei Kalegoena aurreproiektua erakutsiko zaie, proiektuaren exekuzioa aurrera eramatera gonbidatuz. Dagoeneko hainbatekin harremanetan jarri gara.

  2. Herrian bizitzeko interesa dutenen zerrenda bat egingo da. Zerrenda, herritarrekin nahiz gaur egun herritarrak ez direnekin osatuko da. Honek, eraikitzaileei, herrian zer nolako etxebizitza eskaera maila dagoen ezagutaraziko die. Etorkizun hurbil batean, zerrendan izena eman dutenekin, harremanetan jarri eta aurrera begirako lanketak egiten hasiko gara.

 

BIDANIA-GOIATZEN BIZITZEKO ASMORIK BA AL DUZU?

Horrela bada, momentuz, ondorengo formularioa betetzea nahikoa zenuke. Bertan izena emateak ez du inongo loturarik edo obligaziorik sortzen, baizik eta momentu honetan Bidania-Goiatzen bizitzeko asmoa duzula erakutsiko zenuke, eta proiektuaren eboluzioaz informatuta egoteko bidea irekiko zaizu.

GALDETEGIA

 

 

ETXEBIZITZAREN LEHEN BOZETOAK

Proiektu posiblearen informazioa guztia hemen.

 

 

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN INFORMAZIO OFIZIALA

 

 

ZERGATIK BIDANIA-GOIATZEN?

Gipuzkoaren erdian, Tolosaldea eskualdean, kokatutako herri txiki bat da Bidania-Goiatz. Momentu honetan 530 biztanle ditu. Nahiz eta 500 metroko altueran egon, ondo lokalizatutako herria da, Tolosa eta Azpeitia 15 minutura daude. Horrez gain, bizitzeko beharrezkoak diren hainbat baliabide eta zerbitzu ditu edozein adinetako pertsonentzat egokiak direnak. Hemen batzuk:

  • Txinkorta eskola: 3-12 urte bitarteko haurrentzako eskola. Ondoren Tolosako Orixe Institutura joateko aukera dago eta betara joateko lotura guztiak eginak daude.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak: Guraso Elkarteak, udalaren laguntzarekin, hainbat ekintza antolatzen ditu: ingelesa, kirol ezberdinak, musika instrumentu ezberdinak, euskal dantzak…
  • Liburutegia: Asteko bi arratsaldeetan eta liburuzain batekin irekita egoten den zerbitzua.
  • Osasun zentroa: Medikua eta erizaina urte guztiko astegunetako goiz guztietan bertan egoten dira.
  • Eguneko zentroa: Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza beharra dutenei zuzendutako zerbitzua.
  • Saiaz Gizarte Zerbitzuak: Herritarren ongizatea eta bizi kalitateak hobetzea helburu duen mankomunitatea. Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen die herritarrei.
  • Adin ezberdinetako herritarrentzako ekintzak: Yoga, pilates, ostegunetakoak, Ttipi-ttapa…
  • Zugasti denda-harategia: Bizitzeko behar diren lehengaiak saltzen dituen denda, asteko zazpi egunetan irekia.
  • Industria gunea: Enpresa ezberdinak dauden industria gunea dago.
  • Elkarbizitzarako guneak: Bi taberna eta jatetxe berezi bat daude.
  • Aisialdirako guneak: pilotalekua, parkeak, plazak…
  • Autobus linea: Asteko zazpi egunetan eta ordutegi ezberdinekin.
  • Leku osasuntsuak: Kirola egiteko, naturaz gozatzeko…

 

INDEPENDIZATU/EMANTZIPATU NAHI DUZULA?

FAMILIA GAZTEA ZARELA ETA ETORKIZUNA ERAIKITZEN HASI NAHI DUZULA?

JUBILATZERA ZOAZELA EDO JUBILATUTA ZAUDELA ETA LASAI BIZI NAHI DUZULA?

HIRIGUNEKO BURRUNBA ETA ESTRESETIK HERRI TXIKI BATERA JOAN NAHI DUZULA?

ZURETZAKO HERRIA BIDANIA-GOIATZ DA, ZATOZ!

 

 

--------------------------------------------------------------------------------------------------

 

 

¿QUIERES CONSTRUIR TU FUTURO EN BIDANIA-GOIATZ?

Han pasado unos cuantos años desde que se hicieron las últimas viviendas en Bidania-Goiatz. Gracias a la construcción de aquellas viviendas, muchas familias se pudieron quedar quedar a vivir en el pueblo, y gracias a ello se han podido mantener muchos de los servicios, entre otras la escuela.

Estos últimos años, los jóvenes del pueblo, aún queriendo quedarse a vivir en Bidania-Goiatz, han tenido que buscar otras opciones en los pueblos de alrededor, por la falta de oferta de vivienda. Ante esta situación el ayuntamiento ha entendido que era imprescindible abordar este asunto y en ello ha estado trabajando este último año.

El Ayuntamiento de Bidania-Goiatz no disponía en propiedad de un terreno apropiado para abordar este proyecto por lo que tras estudiar las diferentes alternativas definidas en el Plan General de Urbanismo, se decidió a trabajar y estudiar opciones en la zona identificada como Kalegoena. En un principio no era la ubicación más fácil, ya que la zona denominada Kalegoena estaba compuesta de varios terrenos con distintos propietarios. Pero entendiendo que era una ubicación estratégica y la más adecuada para el pueblo y sus habitantes, el ayuntamiento dio prioridad a este emplazamiento.

Tras varias reuniones con los diferentes propietarios de los terrenos, se ha logrado un acuerdo con todos ellos. El Ayuntamiento de Bidania-Goiatz se ha hecho con la plena gestión de esta zona. Para ello, el ayuntamiento hará una inversión total de 306.500 €; de los que 131.500 € se han invertido en la adquisición en propiedad de los terrenos terrenos y 175.000 € vinculados a la construcción de los futuros locales.

 

En el desarrollo técnico de este proyecto, el Ayuntamiento de Bidania-Goiatz ha contratado los servicios de un gabinete de arquitectos y abogados, para la elaboración de la adaptación del Plan Parcial que facilite la edificación, que se aprobará en el presente año, y por otra se ha realizado el estudio de la tipología de vivienda y proyecto de la edificación a realizar en edificio de Kalegoena. En este caso, el ayuntamiento ha realizado una inversión de 42.000 €, mediante el pago de los siguientes trabajos: Plan especial, reparcelación y plan de estudio previo.

 

Tras exponer los trabajos ya realizados durante este último año, iniciamos la fase siguiente dividida en los siguientes dos objetivos:

  1. Se mostrará a las diferentes constructoras el anteproeycto Kalegoena, invitándoles a participar de su ejecución. Ya se ha empezado a contactar con diferentes constructoras. 
  2. Se elaborará una lista con los interesados en residir en el pueblo de Bidania-Goiatz. Esta lista estará formada, tanto por los habitantes actuales de Bidania-Goiatz como por los actualmente no habitantes. Esto, facilitará a que las constructoras conozcan la demanda de vivienda real en Bidania-Goiatz.

Una vez recopilada la lista de interesados en las viviendas a realizar, se establecerá un modo directo de comunicación con ellos.

 

 

¿TE GUSTARIA VIVIR EN BIDANIA-GOIATZ? 

Si tu respuesta es si, te bastaría con rellenar el siguiente formulario. El rellenar el formulario no crea ninguna obligación, simplemente informas de que tienes intención de vivir en Bidania-Goiatz, y nos darás la opción de tenerte debidamente informado del desarrollo del proyeto.

FORMULARIO

 

 

PRIMEROS BOCETOS DE LAS VIVIENDAS

Toda la informacion del posible proyecto.

 

TODA LA INFORMACION OFICIAL DE LAS VIVIENDAS DE PROTECCION OFICIAL

 

 

¿POR QUÉ EN BIDANIA-GOIATZ?

Bidania-Goiatz es un pequeño pueblo situado en la comarca de Tolosaldea, en el centro de Gipuzkoa. Actualmente tiene 530 habitantes. A pesar de estar a 500 metros de altitud, es un pueblo bien comunicado, Tolosa y Azpeitia están a 15 minutos. Además, dispone de una serie de recursos y servicios necesarios para vivir adecuadas para personas de cualquier edad.

Aquí algunos:

  • Txinkorta eskola: escuela para niño/as de 3 a 12 años. Después tienen la posibilidad de acudir al Instituto Orixe de Tolosa, disponiendo de transporte diario para desplazarse.
  • Actividades extraescolares: la Asociación de Padres y Madres, con la colaboración del Ayuntamiento, organiza diversas actividades: inglés, diferentes deportes, diferentes instrumentos musicales, danzas vascas…
  • Biblioteca: servicio abierto dos tardes a la semana con un bibliotecario.
  • Centro de salud: Durante todo el año, y todas las mañanas de los días laborables, con presencia de un médico y una enfermera.
  • Centro de día: servicio dirigido a personas dependientes para la realización de actividades de la vida diaria.
  • Servicios Sociales (SAIAZ): una mancomunidad cuyo objetivo es mejorar el bienestar y las calidades de vida de la ciudadanía. Ofrece información, orientación y asesoramiento a la ciudadanía
  • Actividades para ciudadanos de diferentes edades: yoga, pilates, Ttipi-ttapa,…
  • Tienda-carnicería Zugasti: Tienda de mercado especializada en carnicería, abierta los siete días de la semana.
  • Zona industrial con diferentes empresas.
  • Ocio: Dos bares.
  • Zonas de juego: frontón, parques, plazas
  • Línea de autobús: siete días de la semana y con diferentes horarios.
  • Lugares saludables: para practicar deporte, disfrutar de la naturaleza 


 

¿TE QUIERES INDEPENDIZAR/EMANCIPAR?

¿ERES UNA FAMILIA JOVEN Y QUIERES EMPEZAR A CONSTRUIR EL FUTURO?

¿TE VAS A JUBILAR O ESTÁS JUBILADO Y QUIERES VIVIR TRANQUILO?

¿QUIERES CAMBIAR EL ESTRES Y EL RUIDO DE LA CIUDAD POR UN PUEBLO TRANQUILO Y RODEADO DE NATURALEZA?

BIDANIA-GOIATZ ES TU OPCIÓN, ¡VEN!

 

 

GALDETEGIA

FORMULARIO