Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

 

Ongi etorriak Bidania-Goiazko udalaren webgune honetara!

 

Bidania-Goiaztarren eta Udalaren arteko harremana zuzena izatea nahi dugu, eta webgune hau horretarako bide ere izango delakoan gaude. Herriko berriak eta agenda ezagutzeko, Udal administrazioarekin gestioak egiteko eta beste hainbat gauzetarako aukera egongo da.  Gure aldetik saiatuko gara webgune dinamiko bat izan dadin.

Gainera, webguneak gure herria ezagutzera emateko aukera ere ematen digu. Herriko informazioa, txokoak, ohiturak, festak eta abar ere izango ditu. Azken finean, webgunea herriaren erakusleiho izan dadin nahiko genuke.

Besterik gabe, herritar zein bisitarientzat erabilgarria eta onuragarria izango delakoan, agurtzen naiz. Eta nola ez, gure herria bertatik ezagutzera gonbidatzen zaituztet.

 

Joxe Erramun Goikoetxea Amiama
Bidania-Goiazko alkatea