Publicador de contenidos

Garai bateko tresna ezberdinen eskaera

Izena ematea irailaren 20a aurretik egingo da eta bilketaz udala bera arduratuko da.

05·09·2019


Aurten XXX. Kultur astea antolatuko denez eta hainbat urtez irauten duen ekintzak merezi duela eta, irailaren 29ko azoka egunerako aintzinako lanabes eta tresneri erakusketa bat prestatu nahi da.

Horretarako herritarron laguntza behar dugu eta deialdi hau egiten da, edonork garai batean erabiltzen ziren edozein lanabes, tresneri, oihal, ontzi edo abar eskuragarri badu eta erakusketaren parte izatea nahi badu, udaletxean jakinarazi beharko duelako.

Izena ematea irailaren 20a aurretik egingo da eta bilketaz udala bera arduratuko da.

 

* Oharra : Bolumen handiko tresnak ez dira erakusketan jarriko.