Publicador de contenidos

Larrartek eta Elolak final bana jokatuko dute, bihar, Antiguako txapelketan

72. Antiguako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte, bihar, Miren Larrarte eta Iñaki Elola bidaniarrek. Ez da publikorik izango, baina zuzenean ikusteko aukera izango da 11:00etatik aurrera.

28·08·2020


EGURALDIAK ETA KANTXAREN EGOERAK BULTZATUTA FINALAK ATZERATZEA ERABAKI DUTE.

 

 

 

Tolosaldeko Atarian argitaratutakoa

 

Asteazkenean jokatu ziren partidek erabakita utzi zuten 72. Antiguako Pilota Txapelketa. Bihar jokatuko dira finaleko partidak 11:00etan hasita. Bi pilotari dira Bidania-Goiazkoak: Miren Larrarte eta Iñaki Elola.

Emakumezkoetan, Arrizabalaga eta Larrarteren artean jokatuko da finala. Promesen mailakoa, Olaetxea-Lizeaga bikotea eta Fernandez-Apezetxearen artean jokatuko da, eta elite mailan, aldiz, Elola-Sarasa eta Espinal-Gaskuek jokatuko dute finala. "Pilotari guzti-guztiek egin dituzte finalean egoteko merituak", diote antolatzaileek.

Eguraldi txarra eman dutenez, frontoiko goiko harmailak ez irekitzea erabaki dute antolatzaileek, eta beraz, ez da sarrerarik salduko: "Pilotari bakoitzarekin datozen lau pertsonek bakarrik sartu ahalko dute  frontoira".

Partidak zuzenean ikusteko sakatu hemen

 

Tolosaldeko Atarian argitaratutakoa