Publicador de contenidos
03·05·2019
DEIALDIA
Bidania-Goiazko Udalak 2019. urteko udalekuak antolatzeko BEGIRALEak behar ditu, udako ekintzetan 3tik 14 urteko gazteentzat.
Udalekuak ekainaren 25tik uztailaren 20 arte izango dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Hautaketa egiteko garaian honako baldintza hauek izango dira kontutan:
- 18 urte beteta edukitzea.
- BALORAZIO IRIZPIDEAK ETA PUNTUAZIOA:
1. Euskara egoki menperatzea. PL 2a gutxienez izatea. Honela ez bada burutuko den elkarrizketan frogatu beharko du menperatze maila.
2. Herriaren ezagutza baloratuko da.
- 2 puntu gehienez. Elkarrizketa bidez baloratuko da.
3. Begirale ikasketak edota hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak.
- Begirale ikastaroa izatea: 3 puntu
- Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak: 2 puntu
4- Eskarmentua izatea.
- Udaleku ekitaldi bakoitzeko puntu bat. Gehienez 5 puntu
Izena emateko epea: maiatzaren 24 arte Udaletxean.