Emakumeak eta historia
“Bidaniako Ontzi Fabrika” Bidanian XX. mendean jazo ziren gertaera historiko desberdinen lekuko zuzena izan zen eta hau aitzakia hartuta, gure herriaren historia zati bat aztertu eta herritarren eskura jartzea izan du helburu proiektu honek.
Webguneko atal honetan, proiektuan lantzen gai baten laburpena agertzen da. Informazioa modu zabalean, liburuan eta dokumentalean aurkituko duzue.
Emakumeak eta historia
Bidaniako emakume gazte eta baserritarren eta ontzi fabrikak lotura handia dute. Izan ere, emakume hauen etxez kanpoko lehen lana fabrikan bertan izan baizen. Garai hartan ez zen batere ohikoa emakumeak industriara lanera joatea, neskametza edo zaintza lanak ohikoagoak ziren. Baina, Bidanian hau zen ohikoa. Belaunaldi askotako emakumeak fabrikan lanean ibili izan dira, gehienak 16-20 urte bitarteko adinarekin. Eta hauek gainera, soldata eramaten zuten etxera; hau ere, garai hartan, ez zen batere normala.
Emakumeek fabrikan egiten zutena, batez ere, esku-lana izaten zen: rebarbak kendu, lijatu eta dekoratu. Azken lan hobetan aritzen ziren horietako asko, pinturarekin edo kalkomaniekin piezak dekoratzen.