Labea

 

    Bidaniako Ontzi Fabrika” Bidanian XX. mendean jazo ziren gertaera historiko desberdinen lekuko zuzena izan zen eta hau aitzakia hartuta, gure herriaren historia zati bat aztertu eta herritarren eskura jartzea izan du helburu proiektu honek. 

    Webguneko atal honetan, proiektuan lantzen gai baten laburpena agertzen da. Informazioa modu zabalean, liburuan eta dokumentalean aurkituko duzue.

 

 

Labea

Penintsularen iparraldeko labe bakarrenetako bat da Bidaniako Ontzi Fabrikan dagoena. Labe hau fabrikaren hirugarren etaparako egin zuten, hau da, bertako buztinetik portzelanaren ekoizpenera pasatu ziren etapan. 50. hamarkadan eraikia izan zen, Limogeseko tradiziotik ekarria eta botila forma du labe honek.

Labearen berezitasuna aldi berean bi erreketa batera egiten zirela da. Beheko solairuan buztinaren lehen erretzea egiten zen, eta labearen goiko aldean piezak amaitzen ziren. Bi erretzeak normalean aparte joaten ziren, tenperatura ezberdina behar zutelako, baina XX. mende hasieran labe batean bi piezak bateratzea lortu zuten, lanerako denbora eta dirua aurreztuz.

Labe mota hau Limogesen XX. mende hasiera egiten hasi ziren ere eta 50. hamarkada arte iraun zuen. Bidania salbuespena da, hain justu, hamarkada horren amaieran eraiki baitzen. Ikatzez hornitzen zen labea, eta ia 48 ordu martxan egoten zen; denbora guztian ikatza eman eta eman, mila eta hirurehun bat graduan mantendu ahal izateko.

 

Argazkia: Ibañez, M (1990): Arqueología industrial Gipuzkoa, Deustuko Unibertsitatea, Deiker, Bilbo, 227. orria

 

 

Guztiz debekatuta dago informazio eta argazki hauek, eta gai beraren inguruko liburukoak eta ikus-entzunezkoak, bere osotasunean edo zati batean erreproduzitzea, eta bertako informazioa erabiltzea, hala edozein sistema informatikotan edo bestelako almazenamendu edo informazio-lorpenekotan sartzea eta edozein modutan edo danadelako baliabide erabiliz transmititzea, baliabide hori elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazio nahiz bestelako metodozkoa izanda ere, argitaratzailearen eta protagonisten aldez aurretiko eta idatzizko baimenik gabe.