Proiektua

 

    Bidaniako Ontzi Fabrika” Bidanian XX. mendean jazo ziren gertaera historiko desberdinen lekuko zuzena izan zen eta hau aitzakia hartuta, gure herriaren historia zati bat aztertu eta herritarren eskura jartzea izan du helburu proiektu honek. 

    Webguneko atal honetan, proiektuan lantzen gai baten laburpena agertzen da. Informazioa modu zabalean, liburuan eta dokumentalean aurkituko duzue.

 

 

Proiektua

2019an pentsatu eta 2020 eta 2021. urteetan landu den proiektu berezi bat da “Bidaniako Ontzi Fabrika”. Fabrika hau, gure herrian XX. mendean jazo ziren gertaera historiko desberdinen lekuko zuzena izan zen eta hau aitzakia hartuta gure herriaren historia zati bat aztertu eta herritarren eskura jartzea izan du helburu. Proiektu honek herritarren parte hartze zuzena behar zuela argi zegoen, eta herriko historia herritik eta herritarren ahotsean kontatu behar zela. Eta horrela izan da.

Eraikin hau Bidania-Goiazko historiaren testigu izan da eta hori gaitzat hartuta, bestelako gaiak ere jorratu nahi izan dira, besteak beste, Muñoatarrak, Gerra Zibila eta Frankismoa, Emakumeen papera gizartean eta nola ez, portzelanaren garrantzia.

Landu diren iturri anitzak azpimarratu behar dira. Artxibo historikoak, argazkiak, mapak, iturri materialak, elkarrizketak eta beste hainbat erabili dira baina lanaren benetako fokua bertako bizilagunak eta beraien bizipenak izan dira. Pertsonetan eta euren egunerokotasunean ikertzeak zuen garrantzia, hauek galdu aurretik. Horiek baitira herriaren historia osatzen dutenak. Hamahiru protagonista izan dira guztira: langile ohiak, jabeen familiakoak eta profesionalak.

Guztia modu dibulgatibo batean aurkeztua izan da eta horretarako bi formatu desberdin gauzatu dira: liburua eta dokumentala. Bietan gai eta eduki bera jaso da, bakoitzerako egokitutako moduaren arabera. Honekin, herritar guztiengana iritsiko den proiektu bat gauzatzea lortu nahi izan da.

Herritik, herritarrekin eta herritarrentzako proiektu bat izan da, 2022ko otsailaren 5ean aurkeztu zena.

 

 

Argazkiak: Bidania-Goiazko udala

 

 

Guztiz debekatuta dago informazio eta argazki hauek, eta gai beraren inguruko liburukoak eta ikus-entzunezkoak, bere osotasunean edo zati batean erreproduzitzea, eta bertako informazioa erabiltzea, hala edozein sistema informatikotan edo bestelako almazenamendu edo informazio-lorpenekotan sartzea eta edozein modutan edo danadelako baliabide erabiliz transmititzea, baliabide hori elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazio nahiz bestelako metodozkoa izanda ere, argitaratzailearen eta protagonisten aldez aurretiko eta idatzizko baimenik gabe.