Publicador de contenidos
Atrás

“HERRI TXIKI BESO UGARI” SAIOAK

Ekainaren, 14an, ostegunean

12·06·2018


Gure herrian nola daude gure adinekoak? Herriko ekintzetan parte hartzen al dute? Ze ekintzetan parte-hartzen dute? Haien parte-hartzea indartzeko laguntzeko prest? Nola egingo genuke hori? Ba al daude herrian edo mankomunitatean komunitate-izaera hori bultzatzen duten pertsonak edo/eta erakunderik? Nork esku hartzen du "komunitate egite" horretan, eta nor gelditzen da kanpoan?

Saiaz Mankomunitateko herri bakoitzean, galdera hauen inguruan hausnartzeko eta erantzunak biltzeko saioak egingo ditugu. Egun, arlo komunitarioan, lankidetzan dihardutenak nortzuk diren ezagutzea eta lankidetza eta lan kolektibo horretan parte hartu nahi duten pertsonak erakartzea izango dugu helburu.

Saio hauetan, nahitaezkoa izango da elkar entzutea eta modu indibidual zein kolektiboan gaiaren inguruko hausnarketa bat ematea gaiarekiko ditugun lotura identifikatuz eta kontzientzia hartuz. Izan ere, nahiz eta askotan batzuentzat urruneko gaia dela iruditu, konturatzen gara uste baino konexio handiago dagoela. Ideiak, pertsonak, baliabideak, asmoak
eta erronkak landu eta Bidania-Goiatzen eta Mankomunitatean elkarrekin jarduerak diseinatzeko eta gauzatzeko aukera izango dugu.

BIDANIA-GOIATZ
Eguna: Ekainaren, 14an, ostegunean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Udalean