Publicador de contenidos
Atrás

Bake Epaile eta Ordezkoaren hautaketa

Izena emateko epea: ekainaren 29 arte

17·06·2018


Udalerri honetako Bake-Epaile titularra eta Ordezko Bake-Epailea lau urterako izendatu zituzten eta epe hori bukatzear dagoenez, deialdia egiten da interesatuek izena eman dezaten. Bake epailea eta honen ordezkoa Udal Batzarrak aukeratuko ditu, aurkeztu direnen eta lege baldintzak betetzen dituztenen artean.

Hautagaia izateko Legeak ezartzen dituen baldintzak honakoak dira:

    - Adinez nagusia izatea.

    - Espainiar naziokotasuna izatea.

    - Legeak ezartzen duen ezgaitasun edo bateraezintasun zigorren baten menpe ez egotea.

Interesaturik daudenak, Udaletxeko Idazkaritzan izena eman dezakete. Epea ekainaren 29 artekoa da.