Publicador de contenidos
Atrás

BIDANIA-GOIAZKO JAIAK 2018

Esku programa eta kartelak diseinatzeko lehiaketa.

20·05·2018


Iaz bezala aurten ere Bidania-Goiazko udalak herritarrei emango die herriko jaietako esku programa eta kartelak diseinatzeko aukera. Horretarako lehiaketa bat jarri du martxan eta parte hartu nahi duten guztiek ekainaren 4a arteko epea izango dute.

 

Hemen lehiaketaren baldintzak:

1.- Egin beharrekoak:

  • Esku programa
  • Goiazko jaietako kartela
  • Goiazko museko kartela
  • Bidaniko jaietako kartela

 

2.- Formatoak:

  • Orri kopuru, neurri eta gainerako ezaugarriei dagokionean, argitalpen guztiek 2017an argitaratutakoen formato bera edo antzekoa izango dute.
  • 2017ko neurriak:
    • Esku programa: 148x210
    • Kartelak: 297x420

 

3.-  Saria:

  • Lehiaketa irabazten duenak 300€ko saria eramango du.

 

4.- Ardura:

  • Argitalpenen ardura nagusia Bidania-Goiazko udalarena da (edukiak, zuzenketak...). Argitapenak egiteaz arduratuko denaren zeregina izango da –besteak beste- argitaratu beharrekoaren bozetoa garaiz aurkeztea, argitara eman aurretik, udalaren oniritzia jaso dezan, behin betiko zirriborroa aurkeztea, eta orokorrean udalaren aginduetara egotea.

 

5.- Epeak:

  • Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ekainaren 4a baino lehen, udaleko idazkaritzan izena eman beharko dute esku programa eta kartelen diseinu orokor batekin.
  • Ekainaren 6an lehiaketaren irabazleari jakinaraziko zaio eta aurtengo jaietako informazio guztia emango zaio.
  • Lehiaketaren irabazleak uztailaren 6rako lehen bozetoa aurkeztu beharko du.
  • Lehiaketaren irabazleak uztailaren 16rako behin betiko lana aurteztu beharko du udalak eskatutako formatuetan.