Publicador de contenidos

Kontsejuko lehiaketa, hutsik

Udalak herritarren laguntza eskatu nahi du, zuen inguruan albistea zabaldu eta denon artean egoerari irtenbidea ematen saiatzeko.

01·07·2022


Bidaniako Kontseju taberna-jatetxea errentan esleitzeko lehiaketa atera zuen udalak orain dela gutxi, eta zoritxarrez, azkenean, lehiaketa hutsik geratu da.

Udalak herritarren laguntza eskatu nahi du, zuen inguruan albistea zabaldu eta denon artean egoerari irtenbidea ematen saiatzeko.

Udalak bere aldetik baldintzak negoziatzeko aukera irekita uzten du eta edozein proposamen aztertzeko eta hitz egiteko prest dago. Beraz, interesa duenik balego edo ezagutzen baduzue, jar dadila udalarekin harremanetan.

Ea egoera bideratzea lortzen dugun!