Publicador de contenidos
Atrás Matraka herriko emakume taldeak protesta zaratatsua deitu du
15·04·2020
MATRAKA Bidania-Goiazko emakume taldearen oharra:
Konfinamendua egoera latzak uzten ari da Euskal Herrian, baita gure herrian ere. Inkarkeria jasaten duten haur eta emakumeak erasotzailearekin batera bizi beharra, ezin etxetik irten, egoera zaurgarrian zeuden kolektiboak are eta zaurgarriago eginaz. Krisi egoera honetan ere, emakumeok gara kaltetuenak.
Lehen sorginen ehiza zuten helburu sistemak eta gaur egun ere sorginen ehiza bizi bizi dabil, "osasunaren" izenan. Lehen eta orain, sistemak ahalbidetzen du eraso matxista.
Biktimari adierazi, gure laguntza eta babesa izango duela, EZ DAGOELA BAKARRIK!!
Herritarron haserrea adierazteko etxeko lehio eta balkoietatik protesta zaratatsua (zartagin, lapiko, txistu...) egitera dei egiten dizuegu, ostegun honetan, hilaren 16an, arratsaldeko 20:30ean 5 minutuz.
----------------------------
Bidania-Goiazko EH Bilduk ere indarkeria guztiak gaitzesten ditu eta hau jasaten duten guztiei babes guztia erakutsi nahi dio. Gainera, herriko Matrakak emakume taldeak biharko deitu duen protestarekin bat egiteko deia egin du.
----------------------------