Publicador de contenidos
Atrás

SAN ISIDRO 2017

Eguneko egitaraua

08·05·2017


Isidro Deunaren Eguna, maiatzak 15a, astelehena gainean dugunez, jakin arazten zaizue egun horretan baserritarren jaia denok elkarrekin ospatzeko asmotan garela urteroko ohitura jarraituz.

Ospatzeko Bidaniko Kontzeju tabernan aukeran bazkaria edo afaria izango da, horretarako etxeetara bidali den txartela erabili beharko da otorduaren truke. Txartelaren balioa 10 eurotakoa da eta otorduaren gainerakoa norberak ordaindu beharko du.

Izen ematea maiatzaren 11 aurretik egingo da, Kontzejun.

 

Eguneko egitaraua:

Bidanin 13:00etan Meza

Kontzeju Jatetxean 14:00etan bazkaria eta 21:00etan afaria.