Eduki publikatzailea

Sanjoan bezperako ekitaldiak

Aurtengorako iluntze berezia antolatu da.

2022·06·17


Urtero egiten den ohiturari jarraituz, San Joan bezperako sua antolatzeko urratsak eman dira eta herritar guztiei gonbidea lutzatzen zaizue bertan parte hartzeko.

Norberak eramango duen afari-meriendaz gozatzeko 20:00ak aldera biluko gara parkean, eta eguraldi txarra bada elizako frontoian. Edariak, berriz, Udala eta Ernio Guraso Elkartearen kontura izango dira.

Ondoren, 22:15etan, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da Bidaniako Elizan.