Eduki publikatzailea

UDA 2023 - EKINTZAK

UDA 2022 - EKINTZAK

2023·05·26


 

DEIALDIA

Bidania-Goiazko Udalak, udako oporraldian "UDA-2023"ko ekintzak martxan jartzeko asmoa du. Helburua, herriko ume eta gaztetxoek lagun giroan eta ekintzetan ondo pasatzea eta bide batez gauza berriak egiten ikastea, beti ere oporraldiko kutsua emanaz.

Egunak: ekainaren 26tik uztailaren 21era arte.

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Parte hartzaileen adina: 3tik 14 urte arte.

Kuota: 60€/parte hartzaileko
           Famili ugarien kasuan, hirugarren haurrak 40 euroko kuota ordainduko du.

 

Udaleku egitarauan barne antolatzen diren irteen kostua parte hartzaileek bereganatuko dute.

Egitaraua aurrerago bidaliko da.

 

Interesatuek izena eman dezakete ekainaren 16a arte Udaletxean.