Eduki publikatzailea

Bidaniako ontzi fabrika

Portzelanazko ontzi fabrikan lan egin bazenuen, zure familiakoren batek egin bazuen, bertako historiaren berri baldin badakizu edo bertako materialak baldin badituzue, udalarekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke.

2020·09·07


Bidania-Goiazko Udala proiektu berri batekin lanean hasi da.  Duela 5 urte herriko hamalau adinekoekin egin zen “Iraganari hautsa kenduz” dokumentalak izan zuen harrera ona ikusita, beste herriko historia zati bat landu eta plazaratzeari ekin dio.

Oraingo honetan, 1933. urtean eraiki eta herritar askori lana eman zien portzelanazko ontzi fabrikaren inguruko proiektua lantzen hasi da. Proiektu hau, herritar ezberdinekin landuko da eta Historian graduatua den batek koordinatuko du.

Ahalik eta lanik osoena eta erakargarriena izatea nahi dugu eta horretarako herritarren laguntza izatea nahiko genuke. Portzelanazko ontzi fabrikan lan egin bazenuen, zure familiakoren batek egin bazuen, bertako historiaren berri baldin badakizu edo bertako materialak baldin badituzue, udalarekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke:

 

Informaziorik txikiena ere handia izan daiteke!

 

Aldez aurretik, mila esker.