Bilakaera historikoa
“Bidaniako Ontzi Fabrika” Bidanian XX. mendean jazo ziren gertaera historiko desberdinen lekuko zuzena izan zen eta hau aitzakia hartuta, gure herriaren historia zati bat aztertu eta herritarren eskura jartzea izan du helburu proiektu honek.
Webguneko atal honetan, proiektuan lantzen gai baten laburpena agertzen da. Informazioa modu zabalean, liburuan eta dokumentalean aurkituko duzue.
Bilakaera historikoa
Bidaniaren bilakaera herri modura Muñoatarrengandik etorri zen. Marcos Antonio Muñoa Iraola bizi hobe baten bila Argentinara joan zen, bertan lan asko egitearen ondorioz, diru askoren jabe egin zen. Hala, herrira bueltatu zenean bere herria eta Euskal Herria hobetzean inbertitu zuen bere irabazi guztia, nagusiki. Berak eta bere ondorengoek (Manuela Pagadizabal emazteak eta Juan eta Miguel semek) hainbat eraketa egin zituzten herrian; eliza, udaletxea, sindikatua eta, noski, ontzi fabrika.
XXX . urtean sortu zuten ontzi fabrika eta azken aldiz itxi zen arte bost etapa izan zituen:
- Alfareria Guipuzcoana:
Juan eta Miguel Muñoak sortu zuten, Dionisio Azkue ‘Dunisi’ artista lagun zutela. Bertako buztina lantzeko sortu zuten fabrika izan zen, baina batez ere, herritarrei lana emateko. 1936ko Espainiako Gerra lehertzearekin ordea, arrazoi politikoak aitzakia hartuta, Muñoa anaiak kartzelaratuak izan ziren. Baimenak lortuta ordea, Frantziara alde egiteko aukera izan zuten.
Egoera latza kontuan hartuta, fabrika itxi behar izan zuten.
- Vicente Muñoa lurontziola:
Gerra amaitzearekin batera Francoren diktadura frankistaren garaia hasi zen. Muñoa anaiak erbesteak jarraitzen zuten baina zenbait sozio batu eta fabrika berriro irekitzea lortu zuten: Vicente Muñoa Galarraga, Bidaniako bizilaguna eta Muñoatarrekin fabrikan lanean ibili zena; Dionisio Azkue, hau ere Muñoatarrekin batera aritu zena; eta Pablo eta Gabino Ochoteko, Porcelanas Bidasoako langileak eta sozio berriak.
- Fabrica de Porcelanas Vidania:
Bidaniako fabrikaren garai berria izango da. Bertako buztina atzean utzi eta portzelanarekin hasiko dira lanean. Vicente, Dionisio, Pablo eta Gabinok jarraituko dute fabrikaren agintean, beti ere, erbestean zeuden Muñoatarren baimen eta laguntza ekonomikoarekin.
Garai berrirako ordea, fabrika bera ere egokitu egingo dute. Besteak beste labe berri bat egingo diote.
Muñoatarren arazo ekonomikoengatik ordea, hauek abokatu madrildar bati sartu zioten fabrika. Hemen amaituko da Muñoatarren eta fabrikaren lotura, betirako.
- Porcelanas de Vidania:
10 bat urtera ordea beste etapa bat biziko du fabrikak. Madrildarren Puenteri salduko diote fabrika eta beste urte batzuetan martxan izango dira bertako labeak. Portzelana ekoizpenari eta noski, herritarrei lana emateko helburuari, jarraipena eman nahi izango diot Puentek, baina ezin izango du. Produkzio arazoak medio, itxi egingo du.