Ontzi fabrikako langileak

 

    Bidaniako Ontzi Fabrika” Bidanian XX. mendean jazo ziren gertaera historiko desberdinen lekuko zuzena izan zen eta hau aitzakia hartuta, gure herriaren historia zati bat aztertu eta herritarren eskura jartzea izan du helburu proiektu honek. 

    Webguneko atal honetan, proiektuan lantzen gai baten laburpena agertzen da. Informazioa modu zabalean, liburuan eta dokumentalean aurkituko duzue.

 

 

Ontzi Fabrikako langileak

Juan eta Miguel Muñoak sortu zutenean eta baita ondoren etapa guztietan ere, fabrikan bertan lanean aritzen ziren langile gehienak Bidania eta Goiazko herritarrak izan ziren. Herritarrei lana emateko helburuarekin sortu zen fabrika eta gerora ere helburu berdinarekin jarraitu zuen, herriko baserritar gazteek lan egin eta etxera soldata bat eramateko.

Herritarrak fabrikako lan modu ezberdinetan aritzen ziren, bai moldeak egiten, labea kargatu eta kontrolatzen, labetik atera ondorengo piezak txukuntzen edo-eta dekoratzen. Ardura postu gehienak berriz, herritik kanpokoek betetzen zituzten, hauek baitziren benetan produkzioaz zekitenak, eta herritarrak berriz, gauzatzen zituztenak.

Ontzi fabrikak irekita izan zituen etapa guztietan beraz, oso garrantzitsua izan zen herrirako. Herriko gazteek soldata eramaten baitzuten etxera eta etxeko ekonomian lantzen zuten, parte garrantzitsuenetako bat izanik.

 

Bidaniako Ontzi Fabrika’ proiektuan beraien bizipenen berri eman duten langileak:

 

  • Asuncion Toledo Cincunegui

 

1923. urtean, Bidaniako Osiondo baserrian jaioa. 1951 eta 1953 artean lan egin zuen Ontzi Fabrikan, esmaltatutako ontziak fintzen.

 

  • Maria Jesus Beloki Iraola

1936. urtean Bidaniako Usarraga baserrian jaioa. 1952. urtean lan egin zuen Ontzi Fabrikan, ontziak fintzen.

 

  • Juan Jose Esnaola Esnaola

1940. urtean Errezilgo Kataleku baserrian (Albizturgo Santa Marina auzoa) jaioa. Ontzi Fabrikan 1966-1968 artean aritu zen, labezain gisa.

 

  • Milagros Urdapilleta Toledo

1950. urtean Bidaniako Zela baserrian jaioa. 1966-1968 bitartean lan egin zuen Ontzi Fabrikan. Ontziak findu, esmaltea eman eta dekorazio lanetan aritu zen.

 

  • Jose Mari Aranguren Galarraga

1947. urtean, Goiazko Umabe baserrian jaioa. 1966-1968 artean lan egin zuen Ontzi Fabrikan, platerak eta katiluak egiten.

 

  • Josune Beloki Arsuaga

1951. urtean, Bidaniako Perraburu baserrian jaioa. 1966-1967 artean lan egin zuen Ontzi Fabrikan, ontziak egiten eta esmaltatzen.

 

  • Pedro Zinkunegi Urdapilleta

1951. urtean, Bidaniako Labaka-Goena baserrian jaioa. 1966. urtean aritu zen Ontzi Fabrikan, modelista ikasle gisa.

 

  • Begoña Galarraga Toledo

​​

1951. urtean, Bidaniako Osiondo baserrian jaioa. 1967-1968 artean lan egin zuen Ontzi Fabrikan, dekorazio sailean.

 

Argazkiak: Bidania-Goiazko udala

 

 

Guztiz debekatuta dago informazio eta argazki hauek, eta gai beraren inguruko liburukoak eta ikus-entzunezkoak, bere osotasunean edo zati batean erreproduzitzea, eta bertako informazioa erabiltzea, hala edozein sistema informatikotan edo bestelako almazenamendu edo informazio-lorpenekotan sartzea eta edozein modutan edo danadelako baliabide erabiliz transmititzea, baliabide hori elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazio nahiz bestelako metodozkoa izanda ere, argitaratzailearen eta protagonisten aldez aurretiko eta idatzizko baimenik gabe.