Elizak eta ermitak

Elizak eta ermitak

Bidaniako San Bartolome eliza

Bidaniako San Bartolome parroki-eliza 1890 eko Azaroaren 21ean inauguratua izan zen.

Neurri handitakoa da eraikuntza, oin plano angeluzuzena eta fatxada nagusian dorrea ditu. Dorrea harlanduzkoa da, oinarrian erdi-puntako arkuak dituela. Eraikuntza garbi asko sumatzen da inguruko harginen tradizioa, bertako harrian duen kalitateari esker belaunaldiz-belaunaldi gorpuztutakoa.

 

Goiazko Andra Mari Deunaren eliza

Goiazko Andra Mari Parroki-elizak erdi aroko eraikuntzaren elementu garrantzitsuak gorde ditu.  Eta bere ezaugarrietako bat, erantsita duen frontoia da.

 

San Pedro ermita

Bidaniako Elola bailaran kokatuta dagoen San Pedro ermita hau XVII. Mende hasierakoa da.

 

Santa Ageda ermita

Bidaniako eliz bailaran kokatuta dago Santa Ageda ermita.