Historia
Historia
1027. urtekoa da Goiatzen lehenengo idatzizko aipamena eta 1399. urtekoa Bidanirena, nahiz eta historialari guztiak ados egon zaharragoa dela. Orduz geroztik, Goiatz eta Bidani paralelo joan historian zehar. Bi herriak Saiaz Alkatetzaren sortzaile eta partaideak ziren, Errezil, Beizama eta Aiarekin batera. 1563. Urtean, Alkatetza desegin zenean, bi herriak gai izan ziren udal independenteak osatzeko, nahiz eta, ez zuten Hiri izena lortu. Hala ere, Saiaz Alkatetzaren ordezkariak Saiaz Elkargoa izenean elkartu ziren, horrela beraien ordezkariak Gipuzkoako Batzar Nagusietara bidaltzen jarraitu zuten.
Kokapen geografikoarengatik lurraldearen erdigunean dagoelako, 1466tik aurrera Bidania aukeratu zuten Gipuzkoako Batzar Bereziak egiteko. 1470 urtean, Gaztelako Enrike IV. erregeak partzialki aldatu zuen bere aurreko xedapena eta bilerak egiteko aretoak aldatu zituen, Bidanikoak horietako bat izaten jarraitu bazuen ere. Bidanian bilerak egin behar zituztenerako izendatua zegoen lekua Usarraga baserria zen. Geroago aldiz, Bidaniko San Bartolome elizan ospatzen ziren.
XX mendean, eta bereziki, 1964ko abenduaren 21an, Goiatz eta Bidania udalerriak udalerri bakar batean elkartu ziren Bidegoian izena hartuz, baina 2014. urtean herriak Bidania-Goiatz izena hartuko du aintzinako bi herrien izenak mantenduz. Bat-egitearen arrazoia bi herrien artean zegoen distantzia txikia (Bidani eta Goiatzeko elizak soilik 750 metrotara daude) eta bi herrialdeetako ingurumenari buruzko isolamendu erlatiboaren arteko hurbiltasuna izan ziren.