Hotelak

Hotelak

Iriarte jauregia Hotela

Bidaniko herrigunetik gertu dagoen Iriarte jauregia lau izarreko hotela da, XVII. mendeko eraikina da, 2009an osorik zaharberritutakoa.

Etxandi dotorea da, mimoz zaindutako apainduren emaitza: giro berean elkartzen dira bai altzari zaharrak eta artelanak, bai zura, harria, kristala eta burdina ere. Hoteleko hemeretzi geletan, nabari da historiaren eta XXI. mendearen arteko kontrastea, eta guzti-guztiek dute paregabeko ikuspegia.

Harresi handi baten babesean, hotelak lorategi handi bat du inguru guztian, eta, lorategi eder horretan, hainbat belaunaldiren joan-etorrian iraun duten zuhaitz sendoak.

  • Helbidea: Eliz bailara 8. Bidania. 20496 Bidania-Goiatz
  • Telefonoa: 943 68 12 34
  • Web orria: www.iriartejauregia.com