Nola iritsi
Kokapena
Bidania-Goiatz Gipuzkoakoako probintziaren zentro geografikoan dagoenez gero -halaxe frogatzen du Goiazko elizaren elizateko eskaileretan dagoen metalezko plaka batek-, oso erraza da edozein mapatan aurkitzea. Bidania-goiaztarrek iparraldean Errezilekin egiten du muga, Alkizarekin iparrekialdean, Albizturrekin ekialdean, Legorretarekin hegoekialdean, Itsasondorekin hegoaldean, Beasainekin hegomendebaldean eta Beizamarekin mendebaldean.
Bidania ordeka batean kokatzen da, GI-2634 errepidea Benta-Haunditik (Tolosa) Azpeitirako noranzkoan hartu eta Aizkomieta mendatea (510 m.) igaroz. Goiatz, Urrakitik barrena Azpeitira eramaten duen GI-2634 errepidearen alboan kokatzen da.
Gaur egun Bidaniak eta Goiatzek Bidania-Goiazko udalerria osatzen dute, 2014 arte Bidegoian zuen izena. Bidania, Bidania-Gunea, Elbarren-Bailara, Erreka-Bailara, Elola-Bailara, Eliz-Bailara eta Santa Marinako zenbait baserrik osatzen dute. Eta Goiatz, Goiatz-Gunea eta Goiatz barreiatuak.