Migel Muñoa

Migel Muñoa

 
Muñoa Pagadizabal familia Bidanian.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
 
 
Aspaldikoa da Muñoatarren harremana Bidaniarekin, aspalditik bertakoa den abizenetako bat baita.
 
Baina Historia luze horren atal labur batetan Muñoa-Pagadizabal familia gipuzkoako burgesiaren erreferente  izan zen. 
 
Euskal burgesia, aberats, euskalzale eta Abertzale familiaren historia hau 1.860 urtean hasi eta 1.936 urtean bukatu zen. 
 
Bidanian jaio zen 1.801 urtean Marcos Antonio Muñoa de Yraola, Santa Ageda kapillaren ondoan zegoen Muñoa baserrian. 
 
Bere lehen 20 urteak Bidanian bizi eta gero, 1.821 urte inguruan, Ameriketara joatearen esperientzia bizi nahi izan zuen eta Argentinako bidea hartu zuen.
 
Marcos Antonio Muñoak hurrengo urteetan Argentinan izugarrizko diru mordoa egin zuen, guztiz aberastu zen. Herrimina zuela eta, 1858 urtean Gipuzkoako bidea hartu zuen berriz eta Donostian bizitzen hasi zen, hala ere Bidanian garai luzeak pasatzen zituen.
 
Marcos Antonio Muñoa Bidanian zegoela, bera baino 43 urte gazteago zen Manuela Josefa Pagadizabal y Toledo gaztea ezagutu, eta Larraulen ezkondu ziren 1.865 urtean.
 
Manuela Josefa Pagadizabal Elola Etxea baserrikoa zen. Gaur egun Bidaniako plazan dagoen Muñoa Jauregian kokatuta zegoen baserri hori.
 
Horrela hasi zen XIX mende bukaera honetan Gipuzkoako Muñoa Pagadizabal familiaren hostorioa.
 
Bi seme izan zituzten :  Juan Muñoa Pagadizabal eta Migel Muñoa Pagadizabal.
 
Ondo harremandutako familia, aberatsa, kristaua, abertzalea eta euskalzalea zen.
 
Bi semeetatik nagusienak Juan Muñoak, familiaren ekonomiaren kudeatzaile nagusiaren enkargua izan zuen. 
 
Seme gazteenak berriz, Migel Muñoak, euskal kultura eta heziketa aukeratzen ditu bere aberastasuna bideratzeko modu bezala.
 
Bidanian herrigintza aldetik ondare haundia utzi zuten XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran.
 
Bidania baserri ezberdineko herri zabal bat zen, herrigunerik gabea eta eliza gune deseroso batetan zegoen, gaur egungo hilerrian.
 
Hori ikusirik herriari herrigune bat eskaintzeko erabakia hartu zuten.
 
1.890 urterako gaur egun ezagutzen dugun San Bartolome Elizaren eraikina bukatu zen.
 
Eliza  inguruan Muñoa Jauregia eraiki zuten, Eliz Atzean dagoen Monja Etxea egin zuten herri eskola hor izateko aginduarekin, Apaiz etxea, eta inguruko eraikin batzuk, gaur egungo Bidaniako plazari gaur egun ezagutzen dugun egitura emanez.
 
Bidaniako alkateak Juan eta Migel Muñoa Plaza izena eman zion plaza guneari. 
 
Aipamen berezia merezi du Muñoa Jauregia, plazaren eraikin ikusgarria eta garai horretako Arkitektura eta dekorazio oso deigarria duelarik. XX mende hasieran, jauregi eta bere lorategi horretatik Gipuzkoako elite politiko, ekonomiko eta erlijiosoa jauregian egun batzuk pasatzen ikustea guztiz arrunta omen zen.
 
Donostia eta Bidania artean bizi ziren Juan eta Migel Muñoa anaiak.
 
Migel Muñoa ez zen filologoa edo pedagogoa, aberatsa, abertzalea, eta euskalzalea zen.
 
Bere buru hartu zuen euskara utsean irakatsiko zen dohaiezko lehenengo eskola pribatua irekitzea Donostian 1.914 urtean. 
 
Lehen urteetan ikasle gutxikirekin hasi ba zen ere, urte gutxitan ikasle asko izango zituen ikastetxeak eta hiru eraikin ezberdinetan banatu zen; aurreskola, nesken eskola eta mutilen eskola. Donostiako alde zaharrean kokatuta zeuden hiru guneak.
 
Hau izan zen ezagutzen den Lehenengo Ikastola, eta horrela ospatu du Ikastolen koordinakundeak 2.014 urtean lehen ikastola ireki zen 100. Urteurrena.
 
Horrez gain euskaraz irakasteko lehenengo liburu akademikoen argitaratzea bultzatu zuen.
 
Eskolak guztiz euskaldunak eta dohaiekoak ziren, eta bertan ikasle guztiei dohainezko bazkaria eskaintzen zitzaien.
 
1.936 urtean, Fronte Frankista Donostiara heltzen denean Muñoa Anaiak atxilotuak dira Abertzale eta Euskalzaletasunaren bertako erreferente kontsideratuta.
 
 Momentu horretako egoera kaotikoa aprobetxatuaz, Argentinako kontsulak bere ardurapean egongo ziren argudioarekin espetxetik atera eta egoera horretan, bapatean iparraldeko bidea hartu zuten. Ez zekiten inoiz ez zirela Bidaniara bizirik itzuliko.
 
Momentu horretan amaitu zen familia aberats baten historia, eta erbesteratutako beste familia bat gehiago izan zen hurrengo urteetan.
 
Bidaniako Muñoa Jauregia eta beste hainbat ondasun Gobernu Frankistarengatik konfiskatuak izan ziren. Bidaniako Muñoa Jauregia, enkante bidez Donostiako Falanjearen arduradunaren eskuetan amaitu zen. Ez da beste Muñoatar bat egon jauregi horren barruan orduztik.
 
Juan Muñoa Pagadizabal 1.943 urtean zendu zen Donibane Lohitzunen, Gipuzkoa eta Bidania berriz bizirik ikutu gabe.
 
Migel Muñoa Pagadizabal 1.953 urtean zendu zen Donibane Lohitzunen, Gipuzkoa eta Bidania berriz bizirik ikutu gabe.
 
Juan eta Migel Muñoa Pagadizabalen gorpuak, Bidaniako Bartolome Eliz barruan daude, bertan lurperatzeko baimenak hil eta hainbat urte beranduago heldu zirelarik.
 
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Ikastolen Elkarteak 2014-15 ikasturte hasierako ekitaldirako egindako dokumentala.
Ekitaldi hau 2014ko irailaren 27an egin zen, Andoaingo Bastero Kulturgunean.