Ondarea

Ondarea

Aizkomitako zubia Tolosa aldetik (1923) eta Trintxerako zubia (1890) Errezil aldetik

Ondareari buruz Bidanian San Bartolome eliza (bertako harginen lan bikainaren erakusgarri); udaletxea, bigarren oina adreiluz egina duena, Gipuzkoan ohiko ez den ezaugarria, alegia; hirigunearen behealdeko jauretxeak, Mojaetxea eta Palazio Ana; Lizasoain edo Iriarte Jauregia (XVII), landa-ingurunean ohikoa den eraikin noblea aipa ditzakegu. Goiatzen, berriz, Jasokundearen eliza, Aldekoetxea Baserria eta, batez ere, Apaizetxea edo Goiatzeko dorrea, estrategikoki kokatutako Erdi Aroko erakina, horiek izanik interesgarrienak. Bidania-Goiazko haranean baserri-mota jakin nabarmentzen da, fatxada nagusian aurreratzen diren bi gorputz dituena, horren erakusgarri onena Bengoetxea izanik, Bidaniko erdigunetik gertu.

Hauetaz gain, Bidania-Goiazko sarreran dauden bi zubiak: Tolosa aldetik Aizkomitako zubia (1923) eta Trintxerako zubia (1890) Errezil aldetik.

Bidaniko eliza

Goiazko eliza

Iriarte

Palazio Ana

Udaletxea