Urdapilleta euskal txerria

Urdapilleta euskal txerria

Bidaniako Elola Baserrian, Pello Urdapilletak desagertzetik salbatutako jatorri autoktonoa duen txerriak hazten ditu, hau da, Euskal Txerria deitzen zaion arrazako txerriak. Animalia hauek aske bizi dira eta era naturalean elikatzen dira, pago eta haritzetako ezkurrak, gaztainak, urrak eta basoko belarrak janez. Txerria hil aurretik, azken bi hilabeteetan bakarrik erregulatzen diete dietak, ale, babak eta zerealak emanez. Txerri hauek hil ondoren,  beraietatik lortzen den mozkina (produktua) artisau eran ekoizten dute, inongo konserbante eta kolorante kimikorik gabe.

Pellok, gizartearentzako bioaniztasunak eta nekazaritza jasangarriak dituen onurak sinestuta egiten du lan, eta horregatik ari da desagertzeko zorian dagoen bertako arraza bat berreskuratze lanetan.

 

Helbidea:  Elola Baserria 

20496 Bidania

Tfnoa.   605701204

www.urdapilleta.eu