Usarraga

Usarraga

Gipuzkoako historiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien historiaren pasarte jakin batzurekin lotura zuzena du Bidaniako herriak eta bereziki bere lurretan dagoen Usarraga baserriak. Bertan egin ziren 1445etik 1700. urteko otsailaren 9ra arte Gipuzkoako Batzar Bereziak. Uste gabeko arazoren bat sortu edo Batzar Nagusien ohiko deialdietatik kanpo batzarrerako deia egin behar zenean antolatzen ziren Batzar Bereziak.

(Usarraga, Bidanian (Gipuzkoa). 1470. urteko Batzarrak, Gregorio Hombrados Oñativiaren kuadroaren arabera)

 

USARRAGA: Gipuzkoako Batzar-Berezien bilera lekua:

 http://www.gipuzkoa.net/usarraga