Zerbitzu telematikoak

Udalarekin harremana on-line

Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Larraulgo Udalak UDAL ZERBITZU TELEMATIKOen tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.

Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatzeko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.

Aldi berean, ohikoenak diren zerbitzuak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du: bizikidetza ziurtagiriak, etb;

 

Nola erabili

Sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude:

  • IZENPE TXARTELA eskuratu
    Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat enpresek identifikazio pertsonala egiteko erabiltzen duten txartela izanik. Dohainekoa da eta Kz Gunean eskatu daiteke.
  • Gakoa eta Pasaitza eskuratu
    Udaletxeko Bulegoetan eskatu behar da, norbere identifikazioa jasoko duen hitzarmen bat sinatuz.

 

Kontsulta eta zerbitzu zerrenda

Lotura honetatik izapideen zerrendara sartu zintezke

Nire ordainketak on-line

Zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko helburuarekin, Bidania-Goiazko Udalak aukera eman nahi die hiritarrei udal-ordainagiriak eroso, erraz eta modu seguruan ordaintzeko. Hain zuzen ere, ordainketa hauek egin daitezke horrela: OHZ (Ondasunen eta Higiezinen Zerga), JEZ (Jarduera Ekonomikoen Zerga), ibilgailuen eta pasabideen zerga eta udal hilerriarena.

Tresna hau erabiltzeko, txartelen bat eduki behar duzu, kreditukoa edo zordunketakoa, Finantza Entitate Kolaboratzaileren batena (Kutxa, BBVA, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa), edo, bestela, haien On-line bankuaren erabiltzailea izan behar duzu eta, ordaintzeko unean, eskura eduki Pasaiako Udalak bidalitako ordainketa-abisua, eskatzen zaizkizun datuak sartzeko; datu horiek ordainagiriaren goialdean, ezkerretara, aurkituko dituzu, barra-kodearen ondoan (Jaulkitzailea eta atzizkia – Erreferentzia – Identifikazioa – Zenbatekoa).

Ordaintzeko era honetan bermatuta dituzu segurtasuna eta konfidentzialtasuna, eta erosotasunaren abantaila ere eskaintzen dizu udal-ordainketen transakzioan:

* Segurtasuna transakzioetan, Finantza Erakundeek eskainitako inguru seguruan egiten baitira; alegia, elkartrukatzen den informazioa zuk soilik ikusi ahal izango duzu Interneten.
* Datuen konfidentzialtasuna, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ematen dion legezkotasuna baitu. Norberaren datuak babesteko legea da berori (LOPD).
* Erosotasuna, eguneko 24 orduetan baitabil ordainketa era hau. Horrela, joan-etorriak eta itxarote-ilarak saihestu ahal izango dituzu.

Baliabide hau erabiltzeko, eskura izan beharko duzu edozein Finantza Erakunde Laguntzaileren ordainketa-txartelen bat (Kutxa, BBVA, Euskadiko kutxa, Banco Guipuzcoano), edo bestela, zeure on-line bankaren erabiltzailea izan eta ordaintzerakoan eskura eduki Pasaiako Udalak bidalitako ordainketa-abisua, eskatzen dizkizuten datuak sar ditzazun. Errekerimenduaren ezkerretara, gainaldean aurkituko duzu hori (Erakunde bidaltzailea-Erreferentzia-Identifikazioa-Zenbatekoa).

Ordainketa egiteko, urrats hauek eman behar dituzu:
1. Inprimakia bete ordainketa-abisuan aurkituko dituzun datuekin eta onartu botoia sakatu
2. Sartutako datuak zuzenak direla egiaztatu eta onartu botoia sakatu
3. Ordainketa egin nahi duzuneko Finantza Erakunde laguntzailea hautatu eta onartu botoia sakatu.

Eragiketa egin ondoren, Finantza Erakundeak ordaindu duzunaren ziurtagiria egingo dizu. Inprima ezazu.